Zela dijua uda hasieria!! Zuetako askok bidalitxako argazkixei eskerrak behintzat ikusten deu, orainguan Lorenzo gañetik ezin kenduta zabiztela, eta hori ez da zeñale txarra!!!!
Aurreko sarreran kontau gendun bezela, Hego Ameriketa utzi eta Ozeania aldea egin gendun salto!! Kontinente hontako lelengo geldialdixa, Zelanda Berrixan izan da. Eta nolako geldialdixa gainea!! Sumendixak, Glaziarrak, Hondartzak, Alpiak eta animali pilua non-nahi!!
Pausoz pauso hasiko gea;
Txile utzi, eta Auckland-eruntz hegan egin gendun!! Berta ailatzian, konturatu ginan bidaiak beste kolore bat hartuko zoala, oainguan herrialde "aurreratuen" txanda tokatzen zan. Eta noiz sentitxu gendun hori lehenego aldiz? Ba etxian bezela, kumuneko papela kumunea berriz botatzeko aukera euki gendunian!!! jejejeje!!!
Holaxe ba, Auckland-en 3 egun pasatu genitxun. Hiri oso politxa eta lasaixa iruditxu zakun, bizi kalitate honekua. Bertan pare bat urte bizitzen geratuko zinatekeen hoietakua!!
Bertan furgoneta bat alokatu eta etxetzat euki gendun 25 egunetan zihar. Askatasun haundixa eman zigun herrialdian mobitzeko, baina ez degu kontatuko zenbat egun pasatu ditxugun dutxatu gabe... Hemen gure etxian argazkitxo batzuk:
Holako bat Euskal Herrixan ere euki leike!!!
Fugonetia hartu, Auckland hutzi, eta Ipar alderutz abiatu ginan, kostaren bila, eta baita bertako Maorixen historixa hobeto ezagutzea. Bertan euki gendun "herri" honen kulturiakin lehenego kontaktua, eta baitxa ere Zelanda berrixak dakan itsas bizitza izugarrixakin!!
Mutrikuko pistina eramateko bezelakuak ezta?
Maorixen gerrarako kanoia.
Kostiakin gozatzen jarraitzeko, eta jakinda Jack Cousteauren esanetan bertan munduko 10 buzeoik honenetako bat zauala, ur azpira egin gendun salto.
Poor Knights Islands
Honen ostian, kostaldia utzi, eta irla erdiko sumendien eskualderuntz abiatu ginan. Lelengo Rotorua eta ondoren Taupoa. Hemen dakazuez sumendiei aurkitxu zixeun aurpegi desberdinak;
Taupon gozela, zerrekin enterauko eta munduan parakaidasen salto geixen etxen zan herrixa zala. Urtian 30.000 saltotik gora. Eta gu Euskaldunak izanda, esan gendun.... 30.000ak etxen baldin badeue, gu ez gea gitxio izango ala??? ikusi ikusi gure aurpegixak!!!! egixa izan esperientzia mundiala izan zan!!
Adrenalinia tope kargau eta gero, Wellington-erutz jun ginan, hiriburua esagutu, eta hegoaldeko irla pasatzeko asmuakin.
Eta batzutan bidaian zehar gertatu zakun bezela, gure egunerokotasuna faltan bota gendun eta turista trajia alde batea utzi, eta zinea jun ginan aspaldiko partez!!
Honetxek izan zian, Zelanda Berriko iparraldeko irlan pasatu getitxun azkenengo momentuak. Gero furgoneta eta guzti ferrixa hartu, eta hegoalderutz abiatu ginan.
Hegoaldeko irla Abel Tasman National Park-etik hasi gendun. Bertan 8 orduko ibilaldixa egin gendun "Coastal Track" ibilbide ospetsuan.
Baina bertan aurkitxu genitxun altxorrik preziatuenak ez zian paisajia eta bistak izan, baizik eta konpainia!! Malagako Salva eta Maria. Ordu batzuetako ibilalditxo batekin hasi zana, 10 egunetako konbibentzia zoragarrixan bihurti zan!! Ez ditxugu errez astuko, beraiekin afal ostian botatzen genitxuen algarak!!
Como pilotais!!! Perita conoceros, eta sin mas!!!
Biajeako konpañixa berri eta guzti, Abel Tazman parketik Kaikoura herriruntz abiatu ginan. Esan baitziguten, bertan baliak ikusteko aukeria zauala, eta bertako bidian sorpresa geixo aurkitxu genitxun....
Kotxia gidatzen guazela, Salva bide ertzian gelditxu zan, urrutixan foka batzuk ikusten zoala eta!!! Kotxetik bajau ginan, eta zer aurkitxu gendun.... hiru edo lau foka ez 300 edo 400!!!! MUNDIALA izan zan!!
Ikusi Igor, euran artian siestatxua botatzen.....
Honen ostian, eta espero gendun bezela, baleak ikustea jun ginan, eta baitxa ikusi ere!!! Ikusgarrixa da 20 metroko animalixa ur azalian arnasia hartu eta gero, buztana altzatuz urperatzen ikustia!!!
Hemendik Queenstown-erutz abiatu ginan, Alpien erdixan dauan herri txiki batea. Herri hau, bi gauzengatik da ezaguna; neguan, bere eskiatzeko pistengaitxik, eta uda aldian goming eta puentinen paradisua dalako. Goming-a bertan sortu zala esan ziguten!!
Eta pixkat goro esan deun bezela, ez gea ba euskaldunak!! Behin bertan egonda, eta Andaluzan pikiak aguantau ondoren (¿Y tu eres de Toxu?!!) salto etxia erabaki gendun!!
Pentsau gendun alkarri lotuta salto etxia, hola errezo izango zalakuan, baina 100 metroko kanoian aurrian ipini ginanian.... han ez zauan bromaik!! Ala ere aurrea....
Salto ein eta gero earra trankilidadia!!
Igor: momentu hau ailatuta hitza hartzen det gauzak dian bezela kontatzeko. Ni kagauta nauan eta egixa esanda nahiz eta saltuakin asko disfrutau nahikua nakan nere "balentrai honekin". Baina nun nere sorpresia ailatzen geala gora eta nere zoro txiki honek esaten ditxela berriz nahi doala salto eta gainea bakarrik eta buruz bera!! Bueno, ez nakixan nun sartu!! Baina bueno, pentsau noan bea baldin badijua, ni ez nahi gitxio izango ...
Hemendik ere, adrenalinaz gainezka, gure Zelanda Berriko etapian azken aurreko paradarutz jun ginan, Mildford Sounds-eko fiordueta. Ez gendun hain suerte onik euki egualdixakin, baina bueno, gure bidaia lagunakin konpartitzen gendun azkenengo eguna izan zanez, topera disfrutau gendun!!
Eta despedidian ondoren hegazkinerutz, Christchurch-ea. Hiri hontaz zer esan.... aurten, gu ailatu baino lenuo, 2 lurrikara gogor jasan ditxu, eta dana apurtuta do. Bertatik gerria pasau dala ematen deu. Guretzat esperientzia berria izan da, gogorra zan bertako kale bakartixetatik oinez etxia eta han eta hemen apurtutako etxiak eta lore sortak ikustia.
Eta holaxe pasau zan Zelanda Berriko hilabetia!!
Gero eta pixu haundixo daken motxilak hartu, eta Australiarutz ekin deu!! Baina hori urrengo kapituluan, gaurkua asko luzatu zaku eta!!!
Matxo haundi bat danoi!!
Kaixo bikote
ResponderEliminarBidaia honen berri banuen ere,gaur Naiaran amakin egin dut topo eta blog honen berri izan dut.
Enbirixia sano sanua sentitzen dut.Gazteak behin izango zarete eta disfrutatu ahal dan eta gehien.
Aupa zuek, behondeizuela!!!!
Asko zaindu....
Aupa bikote
ResponderEliminarEz dakit baina pentsatzen det ni baiño makalago dirala zuen lagunak idazteko orduan edo eta publikatzeko ordua,ja,ja,ja,.....
Aurreko egunean pozik egon giñan zuen abenturak entzuten eta transmititzen dezuena guztoko dut. Jarraitu disfrutatzen eta guri kontatzen.
Maitasunez Ama
HORI HORIIIII!!!!
ResponderEliminarKapituluak badijuaz aurrea eta gure motxiletan ere zuen zatitxo bat sartuko deu!! Zuenak beste pixu ezteu hartuko baina bueno... jajajaja...
Zelanda Berriko kapitulua asko gustatu zat, furgonetia, itsasoko animalixak... baina, hori bai, hurrengo herrialdetan ze in bihar dezue adrenalina pixkat soltatzeko?¿? Zeoze laga etxea bueltatzen zeateneako ere eh?¿? Jajajajjajajaaa...
BUENO BIKOTE!!! Ondo segi, besarkada haundi bat eta matxo erraldoi bana! Honek motxilan sartuta ere pisuik eztake eta!jajajaja
MUUUUAAAA!!
Aupa bikote !!!
ResponderEliminarOrain egon gara Jon eta ni zuen abenturak ikuste eta irakurten eta asko gustau zaigu baina zure anaiak ,Naiara , esan du asko idazten duzuela eta horretarako liburu bat idaztea ondo egongo litzakela. ja,ja,ja...Igor oraingo honetan zinizten dugu saltoak egin dituzula eta zuk nahi izan eskero "Toxuneku ixan zeike",pruebak pasatu dituzu. Hau azkana zan.Ja,ja,ja...Beste gauxatxo bat, Igorren monitorik eskuk ikusten zaio baiñe Naiaranak nun ditxu???? Musuk bitxontzat ,bixon partetik. Matxe matxe zatxuau.
Peritaaaaa!!!!!! Vaya fotones no? Algunos me suenan jejejejej. He intentado traducir el texto pero no ha sido posible, pero seguro que dices muchas cosas buenas de los malaguitas jejejej. Bueno os mandamos un gran abrazo desde Vancouver a punto de tomar nuestro avión hacia Londres, esto ya se va acabando bufffffff!!!!! Por cierto ya hemos visto los videos de las goitis, madre mía que risas nos hemos echado, y en los videos del año que viene tengo que salir yo ehhhh!!!!!
ResponderEliminarkaixo bikote!!!! no te lo vas acreer!!! Naiara zeueneko aman etxin na, ostabe neuri esplikateko zelaik sartubinazen explikateko niri!!!
ResponderEliminarmatxo (de matxito del norte) eder bat Naiarantzako!! eeepa!! eta muxu eder bat Igorrentzako
4 hilabete eta gero, bestian batek esplikatu zigun, nila gure blokan konfiguraziua aldatuta, EDOZEINEK ( segidore eta ize egin gabe) komentaixua egin zezakeela!!!
ResponderEliminarAldatu degu konfiguraziua, asike, hemendik aurrea idatzi nahi doanak erraz erraz daka, idatzi eta publikau, ize geixo egin gabe!! Muxu bat danoi!!
Aupa bikote !!!
ResponderEliminarEra berri hau probatu nahi dut ea erresago den benetan konprobatzeko .Atzo gustora egon nintzan zuekin hizketan .
Musu bana!!!!
Aupa berriro ere!!
ResponderEliminarNiri lehen besela egitea eskatu dit tramankulo honek
Musu