Zela bizi zeate? Udaberriko haisiakin txora txora eginda?
Gu gaurko hontan, gure lelengo kontinenteko, Hego Ameriketako, kapitulua itxitzea gatoz. Bi hilabete heman ditxugu, munduko parte honetan. Hainbeste jende, leku... ezagutu ditxugu, eta zein baino zein hobio izan dia. Bat aukeratzia, ez da lan erraza!!!
Oraingo hontan ere, holaxe izan da, eta batez ere Isla de Pascuakin enamoratuta geatu gea.
Baina ez gea aurreatuko, guazen gauzak hasieratik kontatzea.
Dakizuen bezela, Bolibiako desiertuan hasitxako abenturia Txilen amaitxu zan, San Pedro de Atacaman. Herri honetan, beste askotan bezala, hainbeste gauza zozen etxeko. Baina bixok kantza kantza einda gozen eta ein leiken honena eta merkiena ein gendun; jan eta lo!!!!!
Bertatik 23 orduko autobusa hartu gendun, 23 bai 23, Santiagoa ailatzeko. Orainguan ordea, Bolibian ez bezela, autobus mundiala aukeratu gendun, eta lo ta lo einda ailatu ginan hiriburura.
Santiago, La Paz bezela, hiri haundi bat da. Eta honako honi ere ez zixeun guk enkanto gexei topatu.
Gauzak hola, eta jendian gomendioz, oso urre geatzen dan Valparaiso hirira jutia pentsatu gendun egun pasa. Eta hau benetan zan berezixa. Holako azentzorak tranpakalen euki bagendun, Mutriku ere beste gauza bat izango zan!! jajaja
Ondoren, Kontinentia hutzi, eta bertatik 3600 km-tara dagoen Irla berezi batea jun ginan; Isla de Pascua. Edozein lekutatik hain hurrun egotean, lurralde isolatu baten enkantua mantentzen deu. Istorixa asko eta berezixak gordetzen ditxu Isla de Pascuak, heuren Moaixetatik hasi, eta egurrezko eskulturetara arte.
Zeinek sinistu hau kantera bat zanik?
Moai hauek tribuko buruzagixak hiltzen zianian eraikutzen zitxuzten, hauen azpixan gorpuak lurperatzeko. Horrela ba, gaur egunerarte ere, hilobi sakratu bezela mantentzen dia.
Kolonizaziuan ondorioz, Rapa Nuixak desagertzeko zorian egon zian, 110 bakarrik geratu arte. Ala ere, kasta gogorreko jendia da, eta aurrera ein dute. Lan onaren ondorioz beraien hizkuntza, ohiturak... mantentzen dituzte, eta dauaneko 3000tik gora dira, bertan bizi, beraien hizkuntzan hitz egin, eta bertako errituak jarraitzen dituztenak.
Irlan aste betetxo bat egon ginan. Txiki txikixa danez, nahikua izan zan bertako leku berezixak ezagutzeko, eta bertako gende eta paizaia ikusgarrixaz gozatzeko.
Orongoko sumendia
Anakenako Hondartza
Lehen esan bezela, hementxe hamaitxu dia gure Hego Ameriketako kontuak. Urrenguan Ozeania aldian bizitxakuak kontatzeko konektatuko gea.
Ondo segi, eta muxu haundi bat danoi!!
NIK iSLA DE PASCUA NAET JUUUUUUNNNNN!!!! Ze wapo ez? oantxe ortxe eongo nizan lasai lasai trago bat hartzen. Ba hemendik eztakat nobedadeik; bizikletan pedalai ematen, batzutan fuerte ta bestetan kamuts...
ResponderEliminarAber noiz eoten gean... segi zuen irribarriakin ta ondo izan. ZAINDU bikote!!!!
Besarkada haundi haundi bat...
Aupi pareja!Zelan?Aspaldixan ixe idatzi baik nebilen baine zeuenn ibilbidi segitzen....ze enbidi!!!!Sanu bañeeeeeee!!!Asko pozten na ondo zabilztelako eta aprobetxa merezi dau eta...Gu hamendik ondo...ezkontzi gerua eta urria eta desiaten gero oporreta juteko....Bueno guapos ondo ibili eta hurrengun be idatzikou...Oier, Ganix, Irune.
ResponderEliminarAuapa bikote
ResponderEliminarA ze inbidia ematen didazue!!!!
Gozatzeko bidaia, eta Aupa Erreala!!!!!
PD: Foroa ez da gauza bera zu gabe.....;-)
Ja falta poc perque torneu . Crec que hi haura un Mutrikutarra a la real i que ademes ha dit que mai jugara al Athletic ! Mira com el Igor que va dir que mai es casaria amb una tia del Athletic ! Aupa Naiara eta Aupa Atheltik Txapeldun !
ResponderEliminar