Alo alo!! Geatzen da baten bat oso osoik Malenak eta gero???
Animo, oporrak gainian dia eta!!!
Gure oporren bukaeria ordia, gero eta urrio!! Ai ama!! Luzatuko ditxugu bai, ahal dan dana!!
Gure azkeneko pistia, Singapurren utzi gendun. Kontatu genizuen bertatik Bangkok, Tailandiako hiriburura hegan egin bihar gendula, eta halaxe egin gendun. Ala ere, Tailandia ezagutzen hasi aurretik, Kanbodiara bisitatxo motz bat etxia erabaki gendun.
Bangkok-etik oso urre doz Kanbodiako tenplurik ezagunenak, Angkorreko tenpluak. Gauzak hola, motxila erdi Bangkoken utzi, eta Siam Reap-erutz abiatu ginan.
Ilusio haundixa zakaun Kanbodia ezagutzeko. Asko sufritxutako herrialdia da kolonizaziuak eta gerratien ondorioz, eta entzunda geneukan bertako jendia oso jatorra zala.
Ala ere, guk aurkitxu degun Kanbodia tamalez ez da holakua izan. Siam Reap-en bakarrik egon gera. Hau Kanbodiako hiririk turistikuena da, bertan dauden tenplu ezagunei eskerrak, eta agian gainontzeko lekuetan ez da berdin, baina gu behintzat ez gera batere eroso sentitxu bertan.
Mugara ailatu orduko hasi zian, bateko eta besteko “ipuinak” kontatzen, turistoi engainatu nahian handik edo hemendik komisiua ateratzeko. Ez da turistekin “diru erreza” atera nahi doan jendia aurkitzen degun lehenengo aldia. Baina orain arte, “tranpaz” ohartu eta jokuan ez garela sartuko adierazi degunian, irribarre pikaro batekin erantzuten ziguten, edo “OK amigo!” irribartsu batekin. Orainguan ordea ez da horrela izan. Ezetza entzun horduko zarataka hasi zaizkigu, eta kasu batzuetan amenazekin ere bai. Gainea ez gara bakarrak izan eta egoera berdina bizi duten beste hainbeste bidaiari ere topau ditxugu.
Honen ondorioz, herrialdiak berak duen edertasunaz ez degu guk nahi beste disfrutatu. Ala ere, ezin leike esan merezi ez doanik!! Preparauta jun bihar!!
Gauza txarrak alde batea utzita, balantzia orekatzen doan partia erakutziko dizuegu; bertako irudi ikusgarrixak!! Hemen Angkor-eko tenpluen argazki batzuk;
Ia hemen zeinek topatzen doan Buda!! Pista bat, alperkeixan dabil..
Tenplo guzti hauen artian, bat da berezixa, Ta Prohm. Bertan, aurretik gizakixak irabazitxako gerria, Naturia do errekonkistatzen..
Igor: Tenplua ezaguna da baitxa ere, bertan Tomb Raider pelikulia grabau zalako. Hantxe topatu noan, nere Lara Croft txikixa... jeje
Urrengo egunian, “Floating village” edo herri flotantia ikustea jun ginan. 4000 pertsonaz osatutako herri arrantzale bat da, Mutrikun antzea. Baina dakan berezitasuna literalki errixo baten gainian bizi diala. Etxe, ikastola, taberna, eta baita eliza ere, ur gainian flotatzen doz, eraikinei azpixan jartzen dien banbuei eskerrak.
Berezixa zan ikustia nola mugitzen zian potin txikixetan etxe batetik bestea, edo potinik ezian igarixan...
Bertako mudantza baten testigu ere izan ginan. Hemen muebliakin gora eta behera hasi biharrenian, etxia bera mugitzen deue lekuz!!! Ez al da praktikuo??
Kanbodiako kapitulua ezin bukatu batetik bestea mugitzeko horrenbeste buruko min eman ziguten Tuk-Tuk-ak aipatu gabe!! Politxa ematen doan arren, zenbat diskusio hauen gidarixakin...
Horrela ba pare bat egunen ostian, sensazio gazi-gozuakin bueltatu ginan Bangkok-ea.
Bidaiari jarraituz, next estation… Thailand!!
Matxo bat danoi!! Ondo segi!!




















Aupa zuek!!!!
ResponderEliminarAskar batean jarri duzue oraingoan ere zuen ibilbidearen berri.Benetan ideia ona da etxea mugitzea alde batetik beztera baina ez da erresa izango bertan bizitzia.Bestalde barriro ere naturak erakusten digu nolako indarra duen ,benetan ikusgarria . Zeuek bixok gerua eta guapua zuze eta ez da "pasion de madre".MUSUK!!!!!
Ni BUDA bat naet!!!! gauza bat bakarrik esango dizuet, bizi zeateeeeee!!!!
ResponderEliminarBueno, exactamente 29 egun falta zatzue ta disfrutau.
Oso wapua argazkixak!!!
Besarkada bat!!
No se como le dejas ir por ahi con la camiseta de la real. Con la de Boca vale, pero con esa no que se cabrea el elefante de piedra.
ResponderEliminarSuerte de las fotos porque mi familia y yo nos enteramos de batante poco.
Ja falta poc per tornar !
ETXERAT !!!
PD : Real madridek pikutara !
Martzelo Bielsarekin jaungoikoa !!!
acabo de volver de vacaras, me conecto a ver las peripecias de estos dos elementos... :) y me encuentro al Igor con la camiseta del "huelva de Guipuzcoa".. que poca vergüenza..:)
ResponderEliminaranimo y a pasar bien, os esperamos para la behobia, el sensei ya esta apuntado.. este año lo va a dar todo
El señor Erkiaga..
ene... Amaiak arrazoia daka, oporraldixak on ein dizue! (eta zeini ez, ezta?).
ResponderEliminarAragazkixak ere ederrak, benetan. Ia oaindik biajatzea dedikau bihar zeaten...
Gozatu azkenearte (parrandan bezelaxe) eta kontau. Laster arte!
aitzol.
Kaixo bikote:
ResponderEliminarIkusteu bai oso gaizki zabiltzatela munduan zihar. Hauxera inbirixa! Danetatik ein dezue daueneako parakaidismo, tigriakin abrasito, elefantian gainian ibili..... guk ere nahi deu!!!!! Oain arte ez deu idatzi zuen blog hontan zela idatzi ez genekigulako baina zuen jarraipena ein deu. Allatu dia lau postal subeltzea eta ez dakizue zelako ilusiua eitxen digun jasotzen deun bakoitzian. Bueno bikote jarraitxu zuen abentuza hortan eta disfrutau ahal dezuen gehixen. Muxu bana Subeltz familiaren partez. MUMUMUMUA!!!!!!!!!!