Kaixo danoi!! Zer moduz? Jaixetako prest?
Orainguan geu gea zeuen inbirixan gozenak!!! Ez diguzue ikusi, palillo txinuakin Tatiago ensaiatzen!!! Jajaja.
Herrimina bai, baina bidaiatzeko gogua ere ez zakunez falta, gure bidaian 3. etapiai ere ilusio askokin ekin dixeu. Australia utzi eta Asia aldea etorri gea. Japonen asteko asmua zakaun, baina Fukushimako arazuak eta gero, planak aldatu eta Singapur eta Malasiako hiriburua den Kuala Lumpur bisitatzia erabaki gendun.
Singapur
Singapur estatu independiente bat da, baina esan leike ixa ixa hiri batez osatutako estatua dala. Hori bai mundu desberdinak biltzen ditxun hirixa!!
Hiru komunitate dia nagusi, Txinar jatorrikoak, Indixuak eta azkenik Malayoak. Bakoitzak bere mundua eraiki deu hiri barruan, batez ere lehenego bixak. Little Indian edo Chinatown-en murgiltzeakuan, euron jaioterriko bizimoduan sartzen zea, Bombai edo Shanghairen egongo bazinan bezala!
Hala ere azkeneko urteetan, Asiako Finantza kapital berriaren papera hartu nahi izan deu Singapurrek, eta hori bere garapenian oso nabarixa ein da. Atzerritik diru eta enpresa asko etorri dira eta hiria erabat modernizatu da. Oraintxe argazkixetan ikusiko dezuen bezala, orain dela urte batzuk futuristak izango zien hotel eta zentro komertzialak, errealak bihurtu ditxuzte hemen.
Marina Bay Sands-Ko luxuxko txiringitua
Batzuk ez dia gaizki bizi eh!!
Behin Singapurren eonda eta Igorren tradiziuai jarraituz, ezin Formula bateko zirkuitua ikusi gabe jun!!
Yas Marina Circuit
Kuala Lumpur
Singapurren egun batzuk pasau eta gero Malasiako hiribururatz abiatu ginan, oso hurbil baitaude eta Kuala Lumpurreko enkantuak ezagutzeko gogua zakagun.
Singapurren kontrastia nagusi bada Kuala Lumpurren zer esanik ez!! Kalietan barrena zabiltzala, sinestesina da zela konbibitzen deuen begixak bakarrik bistan dituzten Burkaz jantzitxako musulmanak, Sari-z jantzitxa dabizen Induak, eta jantzi naranjak daramatzaten Budistak. Bakoitza bere ohiturei fidel mantentzen, baina beti ere elkar errespetatuz.
Polita izan zan, ixa ixa kale berdinian aurkitzen ziren Templo Indua eta Mezkita Musulmana egun berdinian bisitatzia!!
Batu Caves-eko templo Indua
Malasiako mezkitaik haundixena
Nola ez, geu ere mezkita sartzeko tapau egin bihar!!
Sri Mahamariamman-eko templu Indua
Eta bertako komunidade Txinua ere ez da ahaztu bihar, hauek Burka eta Sari artian ezagutzeko, praka motx motxez, eta kolore biziko nikiz jantzitxa juten dia!! Benetan probatu biharreko pastelari gindia jarriz.
Horretaz gain, Kualak ere badaka bere parte modernua, eta munduko eraikinik altuenak izan zian “Torres Petronas” ere ezin bisitatu gabe utzi!! Merezi izan zoan bertara igotzia, baina ixa ixa biletia garestixei ordaindu gendun!!
Bertarutz guazela, hostaletik irten eta esan ziguten autobusen huelga bat zegoela. Guk zerbait berezixa igarri gendun, ze normalian trafikoz jositxako hirixa nahiko lasai agertzen zan. Gauzak hola, metruan jutia erabaki gendun… baina urreatzen hasi ginan eta kale danak utzak, polizia non nahi, metrua ere itxitxa, denda danak itxitxa, eta gero eta manifestante geixo… Ala ere guk, eta batez ere Igorrek, Petronata jun nahi…
Bueno ba, metroik eta autobusik ezian ohinez juatia erabaki gendun…. Hasi ginan bai, eta begixak pikatzen hasi zakunian konturatu ginan nun sartu ginan!! “Gas lacrimojenoz” betetako kaliak, polizia jendia detenitzen, furgoi blindauak ezkina danetan, eta manifestantiak berriz organizau naixan batak bestiari diarka!! Ta gu erdi erdixan!! Abantzara ederra eraman gendun Petronetarutz!! Eta deskantsu ederra ailatu ginanian!!
Ala ere ez pentsa hemen amaitxu zanik abenturia. Gure bidia jarraitzen bezela, Petrona puntan gozela zer ikusiko, eta manifestantiak iristen!! Bertan amaitxu zeuen beraien errebindikaziua, eta polizia kargatzen hasi zanian, manifestantiak Petronata sartzen saiatu zianez, atiak itxi eta bertan preso egon ginan ordu eta erdiz!!
Orain historixo bitxi bat bezela gogoratzen badegu ere, apuro ederrak pasau genitxun!!
Holaxe jun zian ba gure Kuala Lupurreko egunak. Bertatik berriz Singapurrea bueltatu ginan, hegazkina Tailandiarutz hartzeko!! Baina hori ere, hurrengo kapiruluan (gero eta gitxio geratzen dianez, luzatu egin nahi ditxugu eta) jeje!!
Bitxartian, ondo ondo pasa Malenak!!! Gu Kalbaixotako pretenporadia preparatzen hasiko gea!!
Muxu bat danoi!!

















KAIXOOOO!!
ResponderEliminarAbenturaz abentura zabizte oain ere!!! jajajaaa...
Hemen berririk gabe, danak bere lekuan segitzeu... bueno euzkixa eztakitx ondo noa jun dan... uda osuan ixa ikusi ere ezteu in eta!! jajajaja
MUXU BAT BIKOTEEE!
Aupa bikote !!!
ResponderEliminarEuskal Herritik kanpo probatu duzue "gas lagrimogenoa" ,espero dut horrelako gehiagorik ez tokatzea parean .Igor hartu ferraria eta sartu Naiara bertan eta Ama Birgiña sartu aurretikan urten korrika batean.Ikusgarrariak dira benetan araikiñak .Jarraitu kontatzen.Musu bana .Ama eta Jon