jueves, 31 de marzo de 2011

Patagonia Txilenua

Aupa ekipo!!

Hemen gatoz berriz ere, kontu kontari... Orainguan, prometitxu bezela Patagonia Txilenuan pasatu deun abenturian berri kontatzea gatoz...

Patagonia Argentinuan egon ondoren, Txilea jutia erabaki gendun. Irakurri baikendun bertako "Parque Nacional de las Torres del Paine" ikusgarrixa zala eta asko merezi zoala... Autobusa hartu gendun, eta 5 ordun ostian Txilea ailatu ginan. Gure asmua zan ordurarte bezela, hostalian lasai egon eta egunian zihar 3-4 orduko paseuak etxia parkian, eta gero hostalea berriz, lasai lasai deskansatzea. Hori zan asmua, baina azkenian..... Nik ez dakitx zela, ixa  Edurne Pasabani koonpetentzia etxeko klasian jarri ginan.

Batek gauza bat, bestiak aburo reserbau ze leku gabe geauko zeate..... zurrunbiluan sartu eta 3 orduren buruan, kriston espediziua preparauta zakaun. 3-4 orduko paseuak eta trankilidadia hontan bihurtu zian;






15 kiloko motxilak bizkarrian, 82 kilometroko zirkuitua menditxik eta 5 egun gogor aurretik.... "La W de las Torres del Paine".

Lelengoko egunian, kamarruka bezela, pauso bat aurrea, eta hiru atzea etxen gendun motxilian pixuakin.. Bertan 5 eguneko jatekua, sukaldatzeko trastuak, lotako sakua eta dana sartu bihar izan baikendun.

Lelengo etapia bukatu gendunian, hauraxe zan jatia.... baina ez goziantxikan eh!! baizik eta pixua gainetik kentzeko, litro bat esne barrura, 400g makarroi barrura (ta holaxe hurrengo egunian pare bat kilo gitxio!!jajaja)

Baina, poliki poliki, animalixak bezela medixoa ohitzen juan ginan, eta jendia ezagutzen. Izan ere zirkuituan zihar jende berdina topatzen gendun behin eta berriz!! Eta azkenian amistadiak ere sortu zian. Horrela ba, biajia hasi gendunetik pasatu degun egunik ederrenetakuak pasatu degu W-aren rutan!!

Paisajia ikusgarrixa da;






Valle del Francés
10 ordu oinez, eta refujixoa allatzen ez!!! Yo mato a alguien!!


Eta azkenengo egunian.... CUMBRE!!!!

Las Torres del Paine


Expedicion Euskadi, Cataluña, Argentina eta Mexico!!

 Sergio, Silvana, Pol, Matias! Fue lindo conoceros!!

Nuestro torcedor de Boca favorito no podia quedar sin aparecer en nuestro blog.

Patagonia hemen bukatzen da. Ondo ondo segi, eta larunbat hontan Berdel gexei jan gabe!!!

Besarkada potolo bat!!!

viernes, 25 de marzo de 2011

Patagonia Argentinua

Kaixo ekipo!! Zer moduz zabizte?

Ikusten dezuen bezela, denboralditxo bat eta gero hemen gatoz berriz ere geure kontuak kontatzea. Ilusio haundixa egin digu zuen komentaixuak irakurtzia, eta Maite, zure esplikazioari eskerrak ordenadoriak nola funtzionatzen doan ere akordatu zaku. Jajaja!!

Aurreko argazkixetako eguraldi onan inbirixan geratu zinatenok, orainguan inbirixa gitxio pasauko dezue, izan ere, Buenos Airesko 35 graduak utzi eta Ushuaian, "fin del mundon", egin gendun urrengo paradia. Eta ezetz asmatu zenbat grado zozen??? 5, a ze hotza!!! Ta Igor da bixok ixa udako erropakin!!

Egixa esan enkanto haundidun herrixa da Ushuaia, asko gustatu zaku, eta gustora egon gea. Hemen dijuaz dokumento grafiko batzuk!!



Bertako kanalian, "Canal de Beagel-en", barkuan ibil iginan, bertako animalitxak ikusteko; pinguinuak, itsas leoiak...



Ta azkenian konkistatu gendun!! El faro del fin del mundo!! Datorren urteko edizioako "El conquistador del fin del mundoa" juateko listo goz!!



Bertako parke nazionala ere bisitatu gendun "Parque Nacional de Tierra de Fuego". Hemen argazki eder batzuk...




Ta azkenik, Juanito Oaiarzabali segi ein ahal izateko, trekinian entrenatzen hasi gea, eta bertako Glaziar batea altzatu ginan " Glaciar Marcial"!! Bistia ikusgarrixa, berta ailatzeko zauan aldapia bezain ederra...







Ushuaian, konkistatu eta gero, Patagonia ezagutzen jarraitzia erabaki gendun, baina orainguan iparralderago. Hegazkin bat hartu eta El Calafatea etorri ginan. Bertan hain ezaguna dan glaziarra do; PERITO MORENO. Herrixa bea ez da beste munduko gauzia, baina glaziarra, sekula ikusi gabeko gauza bat izan zan guretzat!! Ezin leike esplikatu, izoztz zatixak urtu eta ureta jausten dianian, ateratzenn deuen zaratia!!





Glaziarran gainian ere ibili ginan, granpoiak jantzi eta profesionalak bezela!!




Bukatzeko, beste glaziar batzuk eta hemendik jausitxako izeberg-ak ikusteko barkuan beste paseotxo bat!!





Ta oraingoz, hauxe da dana... Urrengo sarreran, Patagonia Txilenuan ibili degun "espediziuan" berri kontatuko dizuegu.

Muxu bat danoi!!!

viernes, 11 de marzo de 2011

Buenos Aires

Kaixo kuadrila!

Zer moduz zabizte? Ondo ala?

Gu oso ondo, hainbeste despedida eta gero, astelehenian hasi gendun gure abenturatxua. Hegazkinea igo, elkarri begirau, eta alkarri esan genion " Badakigu geuk zer egin behar degun? Nola jungo da? 6 hilabete ez da gitxi!!!..." Badakizue, proiektu berri bat hasten dezunian sentitzen dian sentimendu kontrajarri horrek; ilusiua, bildurra....


Baina aterrizau gendun Buenos Airesen, motxilia utzi, galtza motzak jantzi eta "a disfrutar!!".
Irudi batek mila hitzek baino geixo adierazten doanez, hemen dijuaz dokumento grafiko batzuk...


Argentinako presidentian etxia "La casa rosada" atzian dedala, nere desestres momentuan hasieria!!


Evita Peron; "No llores por mi Argentina!!"


Buenos Aireseko barrixoik ezagunenetakua; VIVA LA REPUBLICA INDEPENDIENTE DE  LA BOCA!!


Igor pixkat ezagutzen dezuenok, badakizue futbola zenbat gustatzen zakon. BOMBONERA bizitau zoanian, futbol jugadoreik ere ez zoan bihar izan emozionatzeko!!!



Presupuestos justo gabiltzanez, Igor malabarak etxen hasi zan kalian, diru pixkat lortzeko!!



"City tourr-a" eta gero, beharrezko abituaiamientua!!


Indarrak berritxu eta gero, Buenos Aires eta tango eskutik helduta dijuazenez, geu ere horta jarri ginan!!



Bueno ekipo!! Gaurkua hemen amaitxu da, urrengo konekziua Patagoniatik!!
Ondo segi.

PD: Familia Bronstein, muchas gracias por el tiempo que compartisteis con nosotros!!