lunes, 30 de mayo de 2011

Zelanda Berria

Agur t`erdi danoi ( era original baten hastiarren)

Zela dijua uda hasieria!! Zuetako askok bidalitxako argazkixei eskerrak behintzat  ikusten deu, orainguan Lorenzo gañetik ezin kenduta zabiztela, eta hori ez da zeñale txarra!!!!

Aurreko sarreran kontau gendun bezela, Hego Ameriketa utzi eta Ozeania aldea egin gendun salto!! Kontinente  hontako lelengo geldialdixa, Zelanda Berrixan izan da. Eta nolako geldialdixa gainea!! Sumendixak, Glaziarrak, Hondartzak, Alpiak eta animali pilua non-nahi!!

Pausoz pauso hasiko gea;

Txile utzi, eta Auckland-eruntz hegan egin gendun!! Berta ailatzian, konturatu ginan bidaiak beste kolore bat hartuko zoala, oainguan herrialde "aurreratuen" txanda tokatzen zan. Eta noiz sentitxu gendun hori lehenego aldiz? Ba etxian bezela, kumuneko papela kumunea berriz botatzeko aukera euki gendunian!!! jejejeje!!!

Holaxe ba, Auckland-en 3 egun pasatu genitxun. Hiri oso politxa eta lasaixa iruditxu zakun, bizi kalitate honekua. Bertan pare bat urte bizitzen geratuko zinatekeen hoietakua!!



Bertan furgoneta bat alokatu eta etxetzat euki gendun 25 egunetan zihar. Askatasun haundixa eman zigun herrialdian mobitzeko, baina ez degu kontatuko zenbat egun pasatu ditxugun dutxatu gabe... Hemen gure etxian argazkitxo batzuk:



Holako bat Euskal Herrixan ere euki leike!!!


Fugonetia hartu, Auckland hutzi, eta Ipar alderutz abiatu ginan, kostaren bila, eta baita bertako Maorixen historixa hobeto ezagutzea. Bertan euki gendun "herri" honen kulturiakin lehenego kontaktua, eta  baitxa ere Zelanda berrixak dakan itsas bizitza izugarrixakin!!

Mutrikuko pistina eramateko bezelakuak ezta?

 
Maorixen gerrarako kanoia.


Kostiakin gozatzen jarraitzeko, eta jakinda Jack Cousteauren esanetan bertan munduko 10 buzeoik honenetako bat zauala, ur azpira egin gendun salto.

Poor Knights Islands


Honen ostian, kostaldia utzi, eta irla erdiko sumendien eskualderuntz  abiatu ginan. Lelengo Rotorua eta ondoren Taupoa. Hemen dakazuez sumendiei aurkitxu zixeun aurpegi desberdinak;





Taupon gozela, zerrekin enterauko eta munduan parakaidasen salto geixen etxen zan herrixa zala. Urtian 30.000 saltotik gora. Eta gu Euskaldunak izanda, esan gendun.... 30.000ak etxen baldin badeue, gu ez gea gitxio izango ala??? ikusi ikusi gure aurpegixak!!!! egixa izan esperientzia mundiala izan zan!!




Adrenalinia tope kargau eta gero, Wellington-erutz jun ginan, hiriburua esagutu, eta hegoaldeko irla pasatzeko asmuakin.

Eta batzutan bidaian zehar gertatu zakun bezela, gure egunerokotasuna faltan bota gendun eta turista trajia alde batea utzi, eta zinea jun ginan aspaldiko partez!!



Honetxek izan zian, Zelanda Berriko iparraldeko irlan pasatu getitxun azkenengo momentuak. Gero furgoneta eta guzti  ferrixa hartu, eta hegoalderutz abiatu ginan.

Hegoaldeko irla Abel Tasman National Park-etik hasi gendun. Bertan 8 orduko ibilaldixa egin gendun "Coastal Track" ibilbide ospetsuan. 



Baina bertan aurkitxu genitxun altxorrik preziatuenak ez zian paisajia eta bistak izan, baizik eta konpainia!!  Malagako Salva eta Maria. Ordu batzuetako ibilalditxo batekin hasi zana, 10 egunetako konbibentzia zoragarrixan bihurti zan!! Ez ditxugu errez astuko, beraiekin afal ostian botatzen genitxuen algarak!!

Como pilotais!!! Perita conoceros, eta sin mas!!!


Biajeako konpañixa berri eta guzti, Abel Tazman parketik Kaikoura herriruntz abiatu ginan. Esan baitziguten, bertan baliak ikusteko aukeria zauala, eta bertako bidian sorpresa geixo aurkitxu genitxun....

Kotxia gidatzen guazela, Salva bide ertzian gelditxu zan, urrutixan foka batzuk ikusten zoala eta!!! Kotxetik bajau ginan, eta zer aurkitxu gendun.... hiru edo lau foka ez 300 edo 400!!!! MUNDIALA izan zan!!



Ikusi Igor, euran artian siestatxua botatzen.....


Honen ostian, eta espero gendun bezela, baleak ikustea jun ginan, eta baitxa ikusi ere!!! Ikusgarrixa da 20 metroko animalixa ur azalian arnasia hartu eta gero, buztana altzatuz urperatzen ikustia!!!
                                                  



Aurpegiko irribarria ezin kenduta, Hegoaldeko irlako glaziarretarutz abiatu ginan. Glaziarretara ailatu, eta zer?? Ez zozen gaizki, baina Perito Moreno ikusi ostian, ez ziguten holako inpresiorik egin.



Hemendik Queenstown-erutz abiatu ginan, Alpien erdixan dauan herri txiki batea. Herri hau, bi gauzengatik da ezaguna; neguan, bere eskiatzeko pistengaitxik, eta uda aldian goming eta puentinen paradisua dalako. Goming-a bertan sortu zala esan ziguten!!

Eta pixkat goro esan deun bezela, ez gea ba euskaldunak!! Behin bertan egonda, eta Andaluzan pikiak aguantau ondoren (¿Y tu eres de Toxu?!!) salto etxia erabaki gendun!!

Pentsau gendun alkarri lotuta salto etxia, hola errezo izango zalakuan, baina 100 metroko kanoian aurrian ipini ginanian.... han ez zauan bromaik!! Ala ere aurrea....

Salto ein eta gero earra trankilidadia!!

Igor: momentu hau ailatuta hitza hartzen det gauzak dian bezela kontatzeko. Ni kagauta nauan eta egixa esanda nahiz eta saltuakin asko disfrutau nahikua nakan nere "balentrai honekin". Baina nun nere sorpresia ailatzen geala gora eta nere zoro txiki honek esaten ditxela berriz nahi doala salto eta gainea bakarrik eta  buruz bera!! Bueno, ez nakixan nun sartu!! Baina bueno, pentsau noan bea baldin badijua, ni ez nahi gitxio izango ...





Hemendik ere, adrenalinaz gainezka, gure Zelanda Berriko etapian azken aurreko paradarutz jun ginan, Mildford Sounds-eko fiordueta. Ez gendun hain suerte onik euki egualdixakin, baina bueno, gure bidaia lagunakin konpartitzen gendun azkenengo eguna izan zanez, topera disfrutau gendun!!
                                                




Eta despedidian ondoren hegazkinerutz, Christchurch-ea. Hiri hontaz zer esan.... aurten, gu ailatu baino lenuo, 2 lurrikara gogor jasan ditxu, eta dana apurtuta do. Bertatik gerria pasau dala ematen deu. Guretzat esperientzia berria izan da, gogorra zan bertako kale bakartixetatik oinez etxia eta han eta hemen apurtutako etxiak eta lore sortak ikustia.





Eta holaxe pasau zan Zelanda Berriko hilabetia!!

Gero eta pixu haundixo daken motxilak hartu, eta Australiarutz ekin deu!! Baina hori urrengo kapituluan, gaurkua asko luzatu zaku eta!!!

Matxo haundi bat danoi!!

viernes, 27 de mayo de 2011

Txile eta Isla de Pascua

Aupa ekipo!!

Zela bizi zeate? Udaberriko haisiakin txora txora eginda?

Gu gaurko hontan, gure lelengo kontinenteko, Hego Ameriketako, kapitulua itxitzea gatoz. Bi hilabete heman ditxugu, munduko parte honetan. Hainbeste jende, leku... ezagutu ditxugu, eta zein baino zein hobio izan dia. Bat aukeratzia, ez da lan erraza!!!

Oraingo hontan ere, holaxe izan da, eta batez ere Isla de Pascuakin enamoratuta geatu gea.

Baina ez gea aurreatuko, guazen gauzak hasieratik kontatzea.

Dakizuen bezela, Bolibiako desiertuan hasitxako abenturia Txilen amaitxu zan, San Pedro de Atacaman. Herri honetan, beste askotan bezala, hainbeste gauza zozen etxeko. Baina bixok kantza kantza einda gozen eta ein leiken honena eta merkiena ein gendun; jan eta lo!!!!!





Bertatik 23 orduko autobusa hartu gendun, 23 bai 23, Santiagoa ailatzeko. Orainguan ordea, Bolibian ez bezela, autobus mundiala aukeratu gendun, eta lo ta lo  einda ailatu ginan hiriburura.

Santiago, La Paz bezela, hiri haundi bat da. Eta honako honi ere ez zixeun guk enkanto gexei topatu.


Gauzak hola, eta jendian gomendioz, oso urre geatzen dan Valparaiso hirira jutia pentsatu gendun egun pasa. Eta hau benetan zan berezixa. Holako azentzorak tranpakalen euki bagendun, Mutriku ere beste gauza bat izango zan!! jajaja





Ondoren, Kontinentia hutzi, eta bertatik 3600 km-tara dagoen Irla berezi batea jun ginan; Isla de Pascua. Edozein lekutatik hain hurrun egotean, lurralde isolatu baten enkantua mantentzen deu. Istorixa asko eta berezixak gordetzen ditxu Isla de Pascuak, heuren Moaixetatik hasi, eta egurrezko eskulturetara arte.









                                                Zeinek sinistu hau kantera bat zanik?

Moai hauek tribuko buruzagixak hiltzen zianian eraikutzen zitxuzten, hauen azpixan gorpuak lurperatzeko. Horrela ba, gaur egunerarte ere, hilobi sakratu bezela mantentzen dia.

Kolonizaziuan ondorioz, Rapa Nuixak desagertzeko zorian egon zian, 110 bakarrik geratu arte. Ala ere, kasta gogorreko jendia da, eta aurrera ein dute. Lan onaren ondorioz beraien hizkuntza, ohiturak... mantentzen dituzte, eta dauaneko 3000tik gora dira, bertan bizi, beraien hizkuntzan hitz egin, eta bertako errituak jarraitzen dituztenak.



Irlan aste betetxo bat egon ginan. Txiki txikixa danez, nahikua izan zan bertako leku berezixak ezagutzeko, eta bertako gende eta paizaia ikusgarrixaz gozatzeko.


Orongoko sumendia


Anakenako Hondartza

Lehen esan bezela, hementxe hamaitxu dia gure Hego Ameriketako kontuak. Urrenguan Ozeania aldian bizitxakuak kontatzeko konektatuko gea.

Ondo segi, eta muxu haundi bat danoi!!