domingo, 9 de octubre de 2011

Amaiera

Kaixo lagunak!! Ze moduz dana?

Kalbaixuak ondo jun zian eo ze?

Barkatuko dezue atzerapena baina etxea bueltau eta gauza bat dala eta bestia dala, azkenian ezin bloga gustora bukatu!!

Errealitatia  ikusi nahi ez bezela eon gea, sinistu naixan oaindik bueltaka gabiltzela, baina errealidadia beste bat da eta bukatu da txoilua.

Oain lanea bueltatu eta beste ilusio batzuk etortzeko zain gelditzen gea. Egixa esanda bueltautakuan hemen jasotako maitxasuna ta gero, aterrizajia gozuo izan da. Baina bueno geixei aurreatu gea, guazen lehenengotik hastea.


Pozik komentau gendun gure Hegoafrikako sarreria ein gendunian, beste bukerako sarrera bat eingo gendula sekretuak, anekdotak eta sorpresa batzuk kontatzen. Ez zakiguna zan sorpresak geuk eukiko genitxuala, eta zelakuak gainea!!!

Madriden hasi zan dana, Barajaseko aeropuertuan.  Hantxe gabiltzen bixok geuk planeautako transportian zain ta derrepentian batzuk OEOEOEOEEEE OEEEEEE OEEEEE kantatzen ...  Ezin gendun sinistu, geuretzat zala!! hainbeste matxe deun hiru zoro bertan!!! Emoziuak ezin deskribatzekuak izan zian ...

Ibon, Irai ta Igor la ostia zeate, MILA ESKER!!!

Lau orduko kotxeko bidaiak asko lasaitxu zigun eta gutxinaka gutxinaka etxea ailatzeko idea asimilatzen hasi ginan. "Nos las prometíamos felices", Mutrikura ailatu eta 5 minutuko geldialditxua izan bihar zana, gure bizitzako gauzaik politxenetakuan bihurtu zan, bertan danak!!!






Gure etxian ere markak lagata zozen, bi elementa maitagarri bertan masiketan ibili zian ...


Eskerrik asko benetan danoi! Inoiz ez deu ahaztuko!! Asko matxe zatxuztegu!!


Bueno, eta naiz eta onartzia asko kostau, etxian goz bueltan. Bi urte preparaziuak eta planak etxen egon ostian hasi zan amaiezina ematen zoan 6 hilabeteko bidaia. Eta amaitxu da. Zoragarrixa izan da, bai esperientzia pertsonal bezela, baita parejako bizipen bezela. Asko ikasi degu norbere buruaz, albuan dakagunaz, eta munduan dozen jende eta kultura desberdinetaz.

Sei hilabete hauetan; 21 hegazkin, 15 bat autobus, 3 fugoneta eta 3 alkilerreko kotxe, 63 ohe eta 13 herrialde pasatu ditxugu. Leku batea ohitxu orduko aldatu egiten ginan, intensua izan da, eta momentu batzutan beste behin motxilia etxiak perezia ematen bazigun ere, oain beirauta beste 63 bider ere gustora egingo gendun.





Baina bueno, bueltatu gea geure etxea, eta hemen ere abenturiak jarraitzen deu. Bizitza azkenian abentura bat dalako.

Eskerrik asko blog hau segitxu dezuen danoi, ezindezue imaginatu zelako ilusiua etxen zigun komentaixo bat letzen gendunian. Hain urrun egonda, zuengandik hurbil sentitzen lagundu izan digu. Barakigu ere jende askok naiz eta komentau ez, asko segitxu dezuela eta kriston ilusiua egin digu hori jakitziak. 5300 sarrera baino geixo eon dia, Zoramena benetan!

Eskerrik asko  baitxa ere, kanpuan egon gean bitxartian jaso degun e-mail piluatxikan (bereziki eskerrikasko Ibon zure "Los Lunes..."-engaitxik), kuadrilako argazki eta bideuengaitxik (eskerrikasko zuri Jone). Makina bat irribarre eta malko atea baituguzue 12.000 km-tara egonda ere. Eta azkenik eskerrik asko familixiai ere, Skypetik eukitzen gendun konberzazioei esker, etxeko sobremeza baten parte ginala ere ematen baitzoan .

Gauzak hola, gure aldetik dana esanda geatzen da, eta gure partetik proiekto hau amaitxutzat ematen degu.
Ia zein dan animatzen dan hurrengua, gu desiatzen goz birtualki bada ere, berriz bidaiatzeko eta!! Bi segidore, aurretik dakazue!!

Asko maitxe zaitxuztegu!

Naiara eta Igor