sábado, 30 de abril de 2011

Bolibia

Aupa Kuadrila!!

Bizi gea, bai, bizi gea!! Ta ondo gaiñea!!!!! jajaja. Baina oain furgoneta bat dakau etxetzat, eta hemen konektatzia ez da hain erreza!!!

Baina bueno, oitxura onak ez dianez galdu bihar, bagatoz oainguan gure Bolibiako istorixak kontatzea...

Nundik hasi... ba egixa esan, karanbolaz ailatu ginan Bolibia. Bidaia hau planeatu gendunian ez zakagun bertara juateko asmorik. Baina hainbeste jendek esan zigun Uyuniko desiertotik "hain urre" ( bi gaba autobusian) egonda ezin gendula galdu.

Ta holaxe ba, planak aldatu eta Uyunirako bidia hartu gendun....



Berta bidian, La Paz-en egin gendun geldialditxua. Denbora gexei ez bagendun pasatu ere, ez zixeun enkanto gexei aurkitxu!!


La Pazen, egun eta erdi pasau eta Uyunirutz abiatu ginan. " Autobus no turistico" es decir, merkio. Hau da, 12 ordu autotxoke bat baino geixo mobitzen zan autobus baten!! Gaupasa ederra bota gendun!!! El que algo quiere, algo le cuesta!!!

Ailatu ginan Uyunira, eta hasi gendun 4x4an desiertuan zihar 3 eguneko bidaia. Bolibian hasi, eta Txilerarte eramango gintxuena.

Han aurkitxu ditxugun paisajiak soragarrixak izan dia. Batere motz ez zian gelditxu, bertara juteko gomendiua eman ziguten guztitxak!!! 

Ikusi ikusi........



Uyuniko salarra; 12.000 kilometro karratu gatzez beteta, desierto erdi erdixan. Momentu hontan eurixan tenporadia pasatu berri dauanez, ur pixkatekin bilatu gendun. Ala ere, ikusi leike bere edertasuna.





Eguna gazitxuta pasau eta gero, nun lo eingo gendun ba? "Hostal de Sal", gatzez eraikitxako hostal baten. Ohia, maixak, ahulkixak, pareta..... dana gatzez eginda. Puntazo politxa izan zan!!



Eta esan dizuegunez 3 egun desiertuan pasatu gendula, 2. egunian pelikiletako desiertua aurkitxu gendun!!!





Eta harrizko zuhaitza? politxa ezta?


Zer izango zan desierto bat Oasisik gabe... Hauek dia guk aurkitxu ditxugunak:

"Laguna Colorada"




"Laguna Verde"


Abenturia amaitzeko, azkenengo egunian sumendixan indarra ikustea jun ginan. Paraje ikusgarrixa. Impresiua ematen deu geiserretik zela ertetzen doan keiak, amenazatzen bezela edozein momentutan esnatu egingo dala!!!



Eta hiru egun dutxaik hartu gabe egon eta gero, imaginatuko dezue nolako poza hartu gendun sorpresatxo hau ikustian..... bidaia bukatzeko era ezinobia. Ez dakitx bestela Txilea sartzen utziko zigunten!! jejeje



Honarte ba gure Bolobiako andantzak!!! Urrengua Txiletik!!

Ondo segi bitxartian....


Peru

Kaixo danoi!!!

Hamen gatoz berriz ere fin-finian gure berri ematera. Orainguan Peruko kontuak kontatzea gatoz... Herrialde hau nik aurrez ezagutzen noan eta Igorrek ere ezagutzeko gogo asko zakan, eta pentzatu bezela bertako egonaldixa berezixa izan da, lekuak berriz bisitatziaz gain, ixa 3 urtian ikusi gabeko jendia berriz bisitxatzeko aukeria izan detelako.

Ala ere pentsatu baino denbora gitxio pasatu degu bertan, hainbeste jenderen gomendixuak jarraitxuta, Perurentzat gordeta geneukan denbora zatitxo bat, Bolibiako desiertua zeharkatzeko ibili baitegu..

Bueno, baina ez gea gauzak aurreatzen hasiko, eta Peruko egonaldixa, hasieratik kontatzen hasiko gea.

Brasiletik, Lima ailatu ginan. Hiri oso haundixa da Lima, baina badaka bere enkantuak ere!!!






Apirilan 13a, nere urtebetetzia bertan igaro gendun. Eta eguna ospatzeko zerbait berezixa egitia pentsatu gendun, bertako janari tipikua probatzia,  "Cebiche" ( arraina erdi gordinik). Egixa esan, aman kaneloiak hobeto sartuko zian... jeje!



Lima alde batea utzi eta Cuscoa jun ginan. Hau bai dala leku ikusgarri eta berezixa, Inken inperiuan zentrua izandakua. Bertan, gaur egungo gruekin ere eraikitzia gaitza izango litzaken gauzak ikusi ditxugu, Inken eskuekin eginak.

- Pisac:






- Ollantaitambo:




Zeinek ezteu ikusten Incan arpeixa mendi puntan .... Pasote!!


- Macchu Picchu:

Hau bai sartu zeuela munduko 7 marabilen artian, arrazoiak biztan doz!! Oraindik zaila da ulertzia nola eraiki zeuen bertako eraikin guzti hoiek...




Wayna Picchu, Machu Picchun atzian ikusten dan mendi tontorra da. Egunian 400 pertsonantzat bakarrik zabaltzen deue, ta suertia probatzia erabaki gendun...
361 eta 362 !!! Erregalu politxa izan zan, beste mundu bat ...








Eta azkenik herrixa bea, Cusco. Ruinak besteko enkantu eta historixa dakala esaten atrebitxuko ginan!!






Bueno ba " Colorin colorado este cuento se ha acabado!!"

Ia oporreko bueltia ez dezuen gogorreixa eukitzen!! Aio Pelaio!!


domingo, 24 de abril de 2011

Brasil

Brasiiiil....lalalalalalalalaaaaaaaa........lalalalalalalalaaaaaaa........lalalalalalalalaaaaaaaa.......

Kaixo kuadrila!!

Ikusten dezuenez horrenbeste kilometroren ostian, gustora eta umoriakin hartu gendun Rio de Janeiroko deskantzua!!!

Erabaki gendun, hainbeste mugimendu eta gero, lasai egoteko ordua zala. Hondartzan etzan, Caipiriñak edan... eta zein leku hobio hortako RIO DE JANEIRO baino.... Bertan 5 egun deskantzatzeko asmua zakagun, eta azkenian 10 pasatu gendun, enamorados de "la cidade maravilhosa".

Kontraste haundiko hirixa da Rio. Ipanemako postaletako hondartzetatik hasi, eta zentroko barrixo umil eta zaratatsuen bitartian, aukera desberdinak ez dia falta.

Hemen dijuaz, guk egindako aukeren irudi batzuk:




Copacabanako hondartzan karramarruak bezela gorritzen...

Ipanemako hondartzan, eguzkixa hartzen gozela, ixa Romario alboko sonbrilan!!!!


Egun batzuk hondartzan egon ostian, Rio pixkat ezagutzia erabaki gendun, hortako "Pao de Açucar",k hiri erdixan dauan mendi berezira altzatu giñan. 396 metrota egoneran, Rioko bista  izugarrixak doz. Ta hortako egun ezin hobia aukeratu gendun, beida beidau....


Ta gu pentsatzen lainua pasau eingo zala!!! en fin....


Tontorreko posterrakin kontsolau bihar...



Baina Euskaldun burugogorrak geanez, bistak nahi eta bistak lortu gendun!!!
Urrengo egunian Cristo de Corcovado bisitau gendun, hau 710 metroa, eta hemen bai, beidau beidau.....


Hau, izan zeiken arren, ez da posterra...


Gaur beste arpegi batekin eh!!


Enkanto guzti honi gindia ipintzeko hostal ezin hobe bat aurkitxu gendun, jende ezin hobiauakin, Rioko barrixoik autentikuenian, Lapan.




Igorren afiziuari jarraituz, ezin gendun ba Rioko estadixo majikua bixitxau gabe utzi;  el gran MARACANA!!  Naiz eta guztiz apurtuta egon 2014ko munduko koparako egiten ari dian berreraikitziagatxik, barruan bere aurpegixa ikustiarren bakarrik merezi zoan sarreria ordaintzia!!




Horrela igaro gendun gure Rioko 10 egunak, eta ondoren Sao Paoloa jun ginan pare bat egun pasatu eta bertatik Perurantzako hegazkina hartzea.  Sao Paulok, Rion enkantoik ez badaka ere, zer ikusixa bado, ez ginan aspertu behintzat;




Holaxe jun zian gure Brasileko egunak. Asko euki, baina beti geixo nahi, eta urrenguan bueltatzeko promeziakin hutzi gendun herrialdia...

Gaurkoz, besteik ez. Zeuek, zozten lekuan zoztela, ondo amaitxu Aste Santuak!!


PD: Gran Premio Miguel Indurain, egun hontan danok debutatu gendun. Seguru goz, urruti egon arren gure animuak ere entzun zendula. AUPA ROMERO!!!

viernes, 15 de abril de 2011

Iguazuko ur-jausiak

Kaixo ekipo!!

Zer moduz dijua dana Euskal Herritxik? Guk hemen jarraitzen degu, Hego Ameriketan!

Azkenengo notiziak Patagonia Txilenotik jaso zenduen, eta hordundik, makina bat kilometro egin ditxugu!! Bertatik Buenos Airesa bueltatu ginan, pare bat egun egon, eta Iguazura autobusez. Autobusez bai, 17 ordu jarraixan. Eskerrak zilak "Tuto Letto" zian eta 17txik ixa 14 lotan pasatu gendun!!

Iguazura ailatu eta bertako ur jausixak ikusten pasatu gendun 2 egun, lehenengo Argentinako aldetik eta ondoren Brasileko aldetik. Orain dela pare bat urte, munduko 7 marabilen artean sartzeko lehian egon zian ur jausi hauek, eta bertara ailatu ginanian ulertu gendun zergaitxik. Ikusgarrixak dia, urak ateatzen doan zaratia galduko badezue ere, hemen dijuaz gitxienez argazkixak!!

Lelengo Argentinako aldia;





La garganta del Diablo

Coati salbajiak

Argentinako Mari jaia!


Ta dana ikusitxa zakaulakuan, Brasileko aldea pasatu eta beste ikuspegi desberdin, baina ikusgarri bat;



Hostaleko dutxiak ez zakan presio nahikua eta bertan intentau noan!! jajaja




Hainbeste kilometro ta gero, deskantzatzia erabaki gendun.
Proxima estacion..... RIO DE JANEIRO!!

Bitxartian ondo segi.