sábado, 30 de julio de 2011

Tailandia


Kaixo danoi!!

Zer moduz zabizte? Ondo ala? Zelako ondo bizi da bat oporretan eh!!! Ulertzen dizuegu…. Jejeje.

Gaurkuan kontu kontari gatoz, eta gainea, tonu oso positibuan. Azkenengo Kanbodian eukitxako gusto garratz danak ahaztuta!! 
 
Kontau genizuen bezela, Kanbodiatik Tailandiaruntz bueltau ginan eta bertan igaro ditxugu ixa hilabete. Asko asko gustatu zaku, oso herrialde politxa eta segurua da, jatekua mundiala da eta gainea oso oso merkia!! Zer geixo bihar da gustora bidaiatzeko? Gainea bertako jendia oso jator eta lagunkoia da, beti doz irribarre batekin ahuan. 

 
.
 Ez dakitx ze pinta hartzen diozuen, baina latza do!!

Tailandiako lehenego paradia Bangkok-en, bertako hiriburuan izan zan. Hiri oso haundixa da, famiak dion bezalaxe nahiko “ kaotikua”, jende asko, kotxiak, kamioiak, Tuk-tukak, motorrak espaloi gainetik eta nahiko poluzio haundixa. Baina ala ere, guri asko gustatu zaku. Bertan dozen tenpluak ikusgarrixak dia eta aurkitxu ditxugun Budan eskulturak, agian bidaia guztixan ikusitxako eskulturaik ederrenak dia.



Honetaz gain, lasai hartu ezkero, interesantia da jende tartian galdu eta kalietan barruna ibiltzia.



Egun batzuen ostian, Bangkok utzi, eta Tailandiako iparralderuntz abiatu ginan. Paraje hau lasaixo da, eta hiriko zoramena ahaztu eta nekazal gunia ezagutu nahi gendun. Lehelengo geldialdixa Chian Mai-ren egin gendun.
Bloga pixkat jarraitxu dezuenok, badakizue guretzat animalixak zelako inportantiak izan dian bidaia honetan. Orainguan ere ezin zan gitxio izan, eta seguru goz hurrengo argazkixakin iñor ez dala indiferente geatuko…



Politxak argazkixak eh!! Arpei ona eduki arren apuro ederrak pasau genitxun tigre tartian!! La procesion va por dentro…

Ondoren, 2 egunetako eskurtzio bat etxia erabaki gendun bertako mendixetan zihar. Eskurtzio oso konpletua izan zan, treking pixkat, rafting, bamboo rafting…. Gainea tokatu zakun taldia oso talde majua izan zan. Ondo ondo pasatu gendun danok batea.



 Gidari honekin pentsatzen dezue urrutira ailatu leikela...

Gaba “Elephant Camp” baten pasau gendun eta honek Dunbito ezagutzeko aukeria eman zigun…




Eskurtziua borobiltzeko mendi aldian dozen tribu batzuk ezagutzea jun ginan, eta hain berezixak dian “mujeres jirafa” ezagutu genitxun. Tribuak pixkat artifizialak zian arren, inpresio haundixa egin zigun ipuinetakuak ematen deuen andrak gure aldamenian ikustia.


Chiang Mai utzi eta iparralderuntz segitxu gendun, Pai izeneko herritxo batea. Motorra alkilatu eta bertako nekazal parajiak deskubritzeari ekin genion. Postaletan ikusten dian irudiak geure begiz ikusteko aukeria izan gendun.
.



Pai-ren Dunbito 2 ezagutu gendun gainea, eta tanborreko bainuak faltan botatzen gendunez, beakin bainu ederra hartu gendun errixuan!



Motorreko akzidentetxua kenduta, perfektuak izan zian iparraldian igaro genitxun egunak!! jejeje



Iparraldea utzi eta ixa 48 orduko bidaian ostian, Ko Tao irlara ailatu ginan. Dagoaneko kilometro asko gelditxu gabe generamanez, aste beteko “oporraldixa” hartzia erabaki gendun; sol y playa …

 Gure etxeko balkoiko bistak!!



 Holako ofizinan lana ein leike eh!!

Eguzkixak geixei lagundu ez bazigun ere, nahikua izan zan urteroko ipuina errepikatzeko …

 Mari, oainguan “Nata y Fresa” ez, “Nata y Frambuesa”

Irla utzi baino lenuo eta motxilak eragin digun lunbalgia danak osatzeko, Masaje Thailandesa bat oparitxu genion geure buruai.


Bangkok-era bueltatu eta oraindik erregalu hobiaua eduki gendun, Maitetxo ta Korta bertan oporretan!! Hainbeste hilabete eta gero lagunak topatziak, kriston ilusiua egin zigun. Alkarri sartu genion txapiakin, beste dana alde batian gelditxu zan!! Penia bakarrik 2 egun izan ziala!! Eskerrik asko bikote!!


Holaxe jun zian gure Tailandiako egunak. Bangkok utzi eta Afrikarekin pentsatzen hasi ginan. Lehenengo ordea Hong Kong-etik pasatu bihar ginanez, bertan egun batzuk eotia erabaki gendun. Bueno, baina hori hurrengo sarreran, (orainguan seitxuan, prometido, ez zaku denbora geixei gelditzen eta …)

Matxo haundi bat danoi.

PD: Iraia, gogoan zaitugu!!!!


jueves, 28 de julio de 2011

Kanbodia

Alo alo!! Geatzen da baten bat oso osoik Malenak eta gero???
Animo, oporrak gainian dia eta!!!
Gure oporren bukaeria ordia, gero eta urrio!! Ai ama!! Luzatuko ditxugu bai, ahal dan dana!!
Gure azkeneko pistia, Singapurren utzi gendun. Kontatu genizuen bertatik Bangkok, Tailandiako hiriburura hegan egin bihar gendula, eta halaxe egin gendun. Ala ere, Tailandia ezagutzen hasi aurretik, Kanbodiara bisitatxo motz bat etxia erabaki gendun.
Bangkok-etik oso urre doz Kanbodiako tenplurik ezagunenak, Angkorreko tenpluak. Gauzak hola, motxila erdi Bangkoken utzi, eta Siam Reap-erutz abiatu ginan.



 
Ilusio haundixa zakaun Kanbodia ezagutzeko. Asko sufritxutako herrialdia da kolonizaziuak eta gerratien  ondorioz, eta entzunda geneukan bertako jendia oso jatorra zala.  



Ala ere, guk aurkitxu degun Kanbodia tamalez ez da holakua izan. Siam Reap-en bakarrik egon gera. Hau Kanbodiako hiririk turistikuena da, bertan dauden tenplu ezagunei eskerrak, eta agian gainontzeko lekuetan ez da berdin, baina gu behintzat ez gera batere eroso sentitxu bertan.
Mugara ailatu orduko hasi zian, bateko eta besteko “ipuinak” kontatzen, turistoi engainatu nahian handik edo hemendik komisiua ateratzeko. Ez da turistekin “diru erreza” atera nahi doan jendia aurkitzen degun lehenengo aldia. Baina orain arte, “tranpaz” ohartu eta jokuan ez garela sartuko adierazi degunian, irribarre pikaro batekin erantzuten ziguten, edo “OK amigo!” irribartsu batekin. Orainguan ordea ez da horrela izan. Ezetza entzun horduko zarataka hasi zaizkigu, eta kasu batzuetan amenazekin ere bai. Gainea ez gara bakarrak izan eta egoera berdina bizi duten beste hainbeste bidaiari ere topau ditxugu.
Honen ondorioz, herrialdiak berak duen edertasunaz ez degu guk nahi beste disfrutatu. Ala ere, ezin leike esan merezi ez doanik!! Preparauta jun bihar!!
Gauza txarrak alde batea utzita, balantzia orekatzen doan partia erakutziko dizuegu; bertako irudi ikusgarrixak!! Hemen Angkor-eko tenpluen argazki batzuk;






 


Ia hemen zeinek topatzen doan Buda!! Pista bat, alperkeixan dabil..




 Tenplo guzti hauen artian, bat da berezixa, Ta Prohm. Bertan, aurretik gizakixak irabazitxako gerria, Naturia do errekonkistatzen..






 
Igor: Tenplua ezaguna da baitxa ere, bertan Tomb Raider pelikulia grabau zalako. Hantxe topatu noan, nere Lara Croft txikixa... jeje





Urrengo egunian, “Floating village” edo herri flotantia ikustea jun ginan. 4000 pertsonaz osatutako herri arrantzale bat da, Mutrikun antzea. Baina dakan berezitasuna literalki errixo baten gainian bizi diala. Etxe, ikastola, taberna, eta baita eliza ere, ur gainian flotatzen doz, eraikinei azpixan jartzen dien banbuei eskerrak.







Berezixa zan ikustia nola mugitzen zian potin txikixetan etxe batetik bestea, edo potinik ezian igarixan...





Bertako mudantza baten testigu ere izan ginan. Hemen muebliakin gora eta behera hasi biharrenian, etxia bera mugitzen deue lekuz!!! Ez al da praktikuo??



Kanbodiako kapitulua ezin bukatu  batetik bestea mugitzeko horrenbeste buruko min eman ziguten Tuk-Tuk-ak aipatu gabe!! Politxa ematen doan arren,  zenbat diskusio hauen gidarixakin...




Horrela ba pare bat egunen ostian, sensazio gazi-gozuakin bueltatu ginan Bangkok-ea.

Bidaiari jarraituz, next estation… Thailand!!
Matxo bat danoi!! Ondo segi!!