sábado, 25 de junio de 2011

Australia

Kaixo friends and family!!!

Zer moduz zabizte danok? Enteratu gea dagoaneko hondartza berrixa inauguratu deuela, ta malenak gainian doz, asi k espero deu dana ondo jutia bertatik!! Disfrutatu tope!!

Gu primeran. Poliki poliki, bidai honen 2/3 ein ditxugu, eta helmuga gero ta urrio ikusten da. Baina bueno, oraindik 2 hilabete geratzen zaizkigu eta gauza poli asko ikusteko, horretxekin geatzen gea.

Orainguan Australian ibili gendun abenturen berri kontatzea gatoz. A ze herrialde aberatsa, denetatik topatu daiteke. Ain haundixa izateakuan, oso eskualde desberdinak ditu eta aukera asko ematen dizkizu bidai mota desberdinak egiteko.

Holaxe ba, Australia ailegatu eta hauxe izan zan gure lelengo dilemia; noa jun??? Hilabete bat zakaun aurretik, eta nahiz eta asko eman, bertako distantziak eta aukerak kontutan hartuta, herrialde honek daukan zati txiki bat ikusteko aukera bakarrik ematen deu.
Azkenian, gustora bukatu degu egindako hautaketiakin, nahasketa politxak irten digu.


Sydney izan zan gure lehenengo geldialdixa. Naiz eta hiriburua ez izan, Australiako hiririk garrantzitsuena dela esan daiteke. Kostalde politxa daka, hondartzaz josita, eta oso kultura nahasketa politxa ere. Bizi haundiko hirixa!!





Bertan 4 egun pasa eta gero, eta kontutan hartuta Australia usteko berta buetatu bihar ginala, hegoalderutz abiatu ginan, Victoria-ko estatura. Hemen lehenengo geldialdia bertako hiriburua izan zen, Melbourne. Ez daka Sydney-ren enkantua, baina bilatu zixeun bere xarmia ere!!  Bereziki Igorrek, Australiako Tenis Torneoko egoitza eta Formula Bateko sari nagusiko txokuak bisitatzen...




Albert Park

Ala ere, hegoaldera juteko arrazoi nagusiena, Melbournetik oso urre dagoen GREAT OCEAN ROAD ospetsua bisitatzea zenez, egun batzutako furgonetatxo bat alkilatu eta bertaruntz abiatu ginan.


Kanpotik "fashion" eman arren, barrutik...


300 bat kilometrotako kostaldeko bide bat danez, postaleko paisaiak ikusteko aukera izan degu!!

12 Apostoluak



Ala ere, fauna izan zan  bideak eman zigun altxorrik politxena, batezere koalekin eukitako esperientzia. Sekulako suertia euki gendun!
Kasualidadez eta entzundako pista batzuk segitxuta, koalez betetako txoko batea ailegatu ginan. Beirau ze poli, ezin gendun sinistu!!





Baina gure suertia hemen ez zan bukatu. Beraietako bat zuhaitzetik bajau eta gure albuan zauan zuhaitz txiki batea etorri bait zan. Etorri bakarrik ez gainea, ikutzeko aukeria ta dana eman zigun eta prezioik ez daken bideuak grabatzeko aukeria. Pasada bat izan zan!!!



Irribarria ezin gordeta, eta egun poli batzuk pasa ondoren, Melbournea bueltatu ginan, Ipar aldera eramango zigun hegazkina hartzea.

Baina gure sorte ona, hor gelditxu zan, ze Txileko bolkanan keia zala ta ez zala, hegaldi danak berta behera geratu eta Melbournetik ezin irtenda gelditxu ginan. Azkenian, plan danak aldatu eta bi gaba trenez ein ondoren, Ekialdeko kosta esploratzeari ekin genion. Brisbanen, Zelanda Berrian ibili gendun  furgonetian bikixa alkilatu eta Cairns-eko bidea hartu gendun.




Australia entzutzeakuan, zer da burura etortzen zatzuen lehenetariko gauza? Ile rubixuak eta surfa ezta? ba, aspertzeko bezelako aukeria ematen dizu ekialdeko kosta honek.
Golden Coast deritzon zona abiatu ginan, Surfer´s Paradise eta olatu munduan ospetsua den SUPERBANK aldera. Txaketak utzi eta hondartzia berriz zapaltzeko gustora hartu genitxun egun hauek.




Ekialdo kostatik iparralderutz segitxuta, Frazer Island izan zan gure hurrengo geldialdixa. Oso isla berezixa da, mundutik hondarrezko irla haundienetarikua, baina benetan berezixa etxen doana da, hondarrezkoa izan arren, basoz beteta dauala, laku eder eta zuhaitzez jositxa.

4x4 baten bakarrik bisitatu ahal da, asi k furgonia laga eta tour txiki bat hartu gendun. Ondo eon zan.






Cape Hillisborough izan zan gure hurrengo geldialdixa. Hondartzan lasai eoteko gogua zakaun eta enteratu ginanez zona hori politxa zala, eta gainea parque nazionala izateakuan kanguroz jositxa zauala, bertaruntz abiatu ginan. Topatu gendun bai bilatzen gabilena!




Azkenik, ekialdeko kostako periplo txiki hau Cairns-en bukatu gendun. Cairns da Australiako Koral  Barrerara sartzeko punturik egokiena, eta behin Australian eonda, ezin Great Barrier Reef famosua ikusi gabe utzi!!

Esperantza asko zakaun buzeo hauetan ipinitxa, eta naiz eta buzeatzeko leku hobiak aurrez topatu izan, egun politxa igaro gendun itxasuan, koral eta arrain earrak ikusiz!






Hiru inmersio ein gendun eta lehen esan bezela koral ta arrain politxak ikusi genitxun. Naiz eta 4-5 tiburoi ikusi, eguneko izarra duda gabe "Napoleon" arrain politx hau izan zan! Geurekin olgatzen ibili zan lasai lasai. Ezin laga!!





Australiakin bukatzeko eta herrialde honen beste aurpegi bat ikutzeko, hegalditxo bat hartu eta erdialdera abiatu ginan, Northen Territory deritzan estatura. Pare bat orduko hegaldixa bakarrik da, baina ematen deu munduko beste punta baten zozela.

Australiako Aborigenen zona da eta euran ikono den Uluru edo Ayer´s Rock-en lekua. Oso egun politxak izan zian, basamortua  bisitatzen eta aborigenen kultura eta bizimoduan murgiltzen.



Jende askok esaten deu arroka hutsa dela, baina guri behintzat hori baino askoz gehiago iruditxu zitzaigun. Gainera aurten ohizkoa baino euri gehiago botata zuenez, uste baino berdeago topatu genun lekua. Kontrastia bertako ordar gorrixakin izugarrixa zan!!






Uluruz gain, oso urre antzerako formazio batzuk topatu daitezke, Kata Kjuta edo Olgak deritzona. Ulurun famia ez euki arren, antzerako edertasuna aurkitu zixeun.





Holaxe ba lagunak, honetxek izan dia gure Australiako abenturak. Hurrengo notiziak Asia aldetik jasoko ditxuzue. Bitartian, ondo pasa jaixak eta oporrak aprobetxatu!!

Matxo bat danoi!!

PD: Blogaren konfiguraziua aldatu degu, eta orain edozeinek egin dezake komentaixua "Segidore" egin gabe, idatzi eta publikatu!! Kontatu diguzuenez lehen ez zala batere erreza, ia orain arazo gitxio dakazuen!!

.