sábado, 30 de abril de 2011

Bolibia

Aupa Kuadrila!!

Bizi gea, bai, bizi gea!! Ta ondo gaiñea!!!!! jajaja. Baina oain furgoneta bat dakau etxetzat, eta hemen konektatzia ez da hain erreza!!!

Baina bueno, oitxura onak ez dianez galdu bihar, bagatoz oainguan gure Bolibiako istorixak kontatzea...

Nundik hasi... ba egixa esan, karanbolaz ailatu ginan Bolibia. Bidaia hau planeatu gendunian ez zakagun bertara juateko asmorik. Baina hainbeste jendek esan zigun Uyuniko desiertotik "hain urre" ( bi gaba autobusian) egonda ezin gendula galdu.

Ta holaxe ba, planak aldatu eta Uyunirako bidia hartu gendun....



Berta bidian, La Paz-en egin gendun geldialditxua. Denbora gexei ez bagendun pasatu ere, ez zixeun enkanto gexei aurkitxu!!


La Pazen, egun eta erdi pasau eta Uyunirutz abiatu ginan. " Autobus no turistico" es decir, merkio. Hau da, 12 ordu autotxoke bat baino geixo mobitzen zan autobus baten!! Gaupasa ederra bota gendun!!! El que algo quiere, algo le cuesta!!!

Ailatu ginan Uyunira, eta hasi gendun 4x4an desiertuan zihar 3 eguneko bidaia. Bolibian hasi, eta Txilerarte eramango gintxuena.

Han aurkitxu ditxugun paisajiak soragarrixak izan dia. Batere motz ez zian gelditxu, bertara juteko gomendiua eman ziguten guztitxak!!! 

Ikusi ikusi........



Uyuniko salarra; 12.000 kilometro karratu gatzez beteta, desierto erdi erdixan. Momentu hontan eurixan tenporadia pasatu berri dauanez, ur pixkatekin bilatu gendun. Ala ere, ikusi leike bere edertasuna.





Eguna gazitxuta pasau eta gero, nun lo eingo gendun ba? "Hostal de Sal", gatzez eraikitxako hostal baten. Ohia, maixak, ahulkixak, pareta..... dana gatzez eginda. Puntazo politxa izan zan!!



Eta esan dizuegunez 3 egun desiertuan pasatu gendula, 2. egunian pelikiletako desiertua aurkitxu gendun!!!





Eta harrizko zuhaitza? politxa ezta?


Zer izango zan desierto bat Oasisik gabe... Hauek dia guk aurkitxu ditxugunak:

"Laguna Colorada"




"Laguna Verde"


Abenturia amaitzeko, azkenengo egunian sumendixan indarra ikustea jun ginan. Paraje ikusgarrixa. Impresiua ematen deu geiserretik zela ertetzen doan keiak, amenazatzen bezela edozein momentutan esnatu egingo dala!!!



Eta hiru egun dutxaik hartu gabe egon eta gero, imaginatuko dezue nolako poza hartu gendun sorpresatxo hau ikustian..... bidaia bukatzeko era ezinobia. Ez dakitx bestela Txilea sartzen utziko zigunten!! jejeje



Honarte ba gure Bolobiako andantzak!!! Urrengua Txiletik!!

Ondo segi bitxartian....


4 comentarios:

  1. Ze rollo dakazue???aspaldi zuen berri ez dakatela eh!!!!
    Bueno, señalia ondo zoztela eta eztakazuela astirik zeoze idazteko.

    Besarkada handi bat

    ResponderEliminar
  2. Oso wapua zona hori!!!baina argazki wapuenak; naiaran salto de longitud ta igorren kaptusana. Ni frantzia aldia, muga Luxemburgokin. Atzo, Metz herrixan eon ginan ta oso wapua...
    Zeuek zela??zuen ahotsa entzutzeko gogua dakat eh!!!
    Besarkada handi bat bixoi ta segi disfrutatzen.

    ResponderEliminar
  3. KAIXOO BIKOTEEE!!

    Beno ondo zabiztela ezagun da bentzat!! Halako baten zuen berri izan deu eta ezta gitxi!! jajajjaaa...

    Denboria konturau gabe badijua aurrea ta gero ta gehixo nabaritzen da zuek lagatako hutsunia... BESTEIK GABE, ONDO SEGI TA BADAKIZUE: ARGAZKIXETAN BEZELAKO IRRIFARRIAK AHUAN HARTUTA EDONORAAAAAA!!!

    MUXU ERRALDOI BATT!!

    ResponderEliminar
  4. Kaiko bikote.
    Hemenga hiru erregiñak, zeuen bidaia jarraitzen pozpozik.
    Argazki oso politxak benetan, baba daixola Inbirixik geixa egin da ,bidai agentzitxik pasaga eta munduai buelti emoti pestzarou bañe zuek ezkumaruz hasi bazue bidaia, guk ezkerreruz,Klaro, betimorun !!!!
    Txanke espati moruko argalak ikuzten zatxuau ,momentuz guuuuaaappiiiissssiiiiimmmuuukkkkkkk.
    Musu haudi bana ,Aume;Ixiko eta Ama

    ResponderEliminar