domingo, 28 de agosto de 2011

Hegoafrika

Tsamina mina eh, eh.
Waka Waka eh, eh.
Tsamina mina zangalewa.
Porqué esto es África ...

Hong Kong-etik Hego Afikarako hegazkinian sartu orduko ezin kendu burutik Shakirak hain ezaguna egin zoan abeztixa!! Afrika!!!

Udako oporraldixa pasatzeko behin baino geixotan buruan euki degun lekua izan da Hegoafrika, baina bat dala bestia dala beti urrengoako laga izan degu. Azkenian iritsi da!!!!



Johanesburgoa iritsi, eta bertan geldialdirik egin gabe, Kruger National Park aldera juatia erabaki  gendun.
Nelspruitera, Kruger ondoko hirira, iritsi eta lehenego egun eta erdixa gauza danak antolatzen ibili ondoren, azkenian kotxia alkilatu eta parkea geure kabuz sartzia erabaki gendun.

Parkiak 350 km inguru daka luzeran eta 65 zabaleran, eta azalera hortan, 2000 lehoi, 7000 jirafa, 16000 bufalo, 3800 rinozeronte... bizi dia.

Gure helburua, gure kotxe txikixa hartu eta parkian barrena gidatzen gendun bitxartian ahalik eta animalixa geixen topatzia zan, eta suerte ederra eduki degu!!!



Gauzarik zailena, " The Big 5" edo " 5 haundiak" ( Elefantia, Bufalua, Lehoia, Leopardua eta Errinozerontia)  topatzia da, eta hor ibili ginan gora eta behera, ehiztarixak bezela, animalixai argazkixak atea eta atea. Bost egunen ostian, honek dia onenetako batzuk (ez da erreza 588 argazkixen artian aukeratzia, baina ia zer iruditzen zatzuen...)










Pasadia eh!! ezin dezue imaginau, bila eta bila ibili ostian zerbait " Big" topatzen gendunian adrenalinia nola igotzen zan!!! Pasada bat da eurai begira egotia, eta ikustia nola elkarbizitzen deuen batak bestiakin!!




 



Ikusten dezuen bezela, animali pilua ikusteko aukeria euki gendun, baina azken eguna iritsi eta "Big 5"-etako gaitzena falta!!!
Begixak zorroztu, eta arbola azpi danetan bila ibili ondoren....

Bat ez bi leopardo topatu gendun!!!

Benetan politxa izan zan gure "safari" esperientzia, asko disfrutatu gendun.


Gauzak honela, Kruger laga eta gero, Johanesburgoruntz bueltau ginan, bertatik hartu bihar baikendun Cape town-erako hegazkina. Ez geneukan oainguan ere Johanesburgon egunik pasatzeko asmorik, leku guztietan arriskutsua dala esaten baiteue. Baina azkenian kuriosidadiak lagunduta, gure Cape Town-erako hegazkina 2 egun atzeratu eta Johanesburgo ezagutzia erabaki gendun.

Johanesburgo, Hegoafrikaren historixan pixu haundixa dakan hirixa da, Aparheid-aren sasoian bertan beltzek mugimendu gogorrak egin baizitxusten lege honen kontra. Historixa onen zati garrantzitxu bat Soweto auzuan gertatu zan. Beltzak hiritxik bota eta “auzo” berezi hauetan bizitzea behartuta zozen. Bertan bizi izan zian gaur egunian bake nobel sarixa dakaten Desmond Tutu eta Nelson Mandela.

Auzo hauek bakarrik bizitatzia gomendatzen ez dutenez bertako gia bat hartu, eta tour txiki baten jun ginan. Halaxe bizitatu genitxun Sowetoko kaliez gain, Nelson Mandelan etxia izandakua eta Hector Pieterson-en Museua.
Apartheid garaiko Mandelan etxia

13 urteko Hector Pietersonen hilketaren argazki honek, mundua lehen aldiz, Hegoafrikan apartheid-arekin gertatzen ari zenari begira jarri zuen.


Honetaz gain, Soweton bertan bizi izan zan eta  gaur egun ere bizi dan jendia ezagutzeko aukeria eduki gendun. Egixa esan malkuai eustia ez da erraza bertako jendiak bere bizipenak kontatzen ditxunian. Apartheid-an ondorioz adibidez:  beltzak ate batetik sartzen zian autobusea eta zurixak bestetik, zurixak espaloitxik eta beltzak kaminotik, beltzak permiso berezixa bihar zeuen hiriko kalietan ibiltzeko… eta gainea  ixa ixa atzoko kontuak dia honek, 1990 arte ez baitzian gauzak aldatzen hasi.



Euran hitzentan, oaindik asko geratzen bada ere, gauzak oso azkar aldatzen ari dia. Soweton bertan ikusi ahal izan gendun, nola gobernua latoiz egindako txabolak bota eta ormigoizko etxiak eraikitzen ari dan, ondoren bertan bizi dan jendiai dohainik emateko.
Holaxe ba, batai eta bestiai galdetu eta handik eta hemendik bueltaka, Johanesburgon pasautako 2 egunai esker, Hegoafrikak bizi izan doan historia hobeto ezagutzeko aukera izan gendun. Histori benetan unkigarria.


Egun hauen ostian, gure azkeneko destinua izango dan Cape Town-erako hegazkina hartu gendun!! Jende askok esaten deu, Cape Town-ek xarma berezixa dakala, eta hala izan da guretzat ere. Itsasoz eta mendiz inguratuta do eta honek ukitu berezixa ematen dio.

.

Lelengo egunak lasai pasatu genitxun. Eta nola behin arakatzen hasitxa herri honen historixa hobeto ezagutu nahi gendun, ba beste leku sinboliko bat ezagutzera juan ginan, Robben Island-era, Nelson Mandela 18 urte egon zan kartzelia bizitatzea.
Hiritxik 7km-tara dagoen irla. Preso Politikoak bertan giltzaperatzen zitxuzten.

Bertan preso politiko bezela egondako gizon bat eduki gendun gia, eta bertako bizimodua kontatu zigun. Hemengo kontuak ere entzutia hobe, bizitzia baino.




Mandelak 23 ordu pasatzen zitxuan egunian zelda honen barruan.


Cape Town-eko egun hauen ostian, bere inguruko kostia ezagutzea irten gendun. Oso herri politxak doz kostalde hontan, eta herri hauetaz disfrutatzen pasau genitxun hurrengo egunak. Murikutik Donostira kostaz jutia bezela, pintxuak falta perfektua izateko!!!

Bidian " Cape of Good Hope" edo "Cabo de Buena Esperanzan" bisitatzeko aukeria ere euki gendun. Bai, seguruenik askok esango dezue, "Ah bai, Afikako hegoalderen dauan puntua, Ozeano Indikua eta Atlantikua elkartzen diana!!! Ba geuk ere ala uste gendun, baina ez da!! Publizitatiaren urrezko legiak dion bezela “ Lo importante no es lo que es, sino lo que la gente cree que es!”. Eta Cabo de Buena Esperanzakin ere ala da, ondo saldu deu bere burua, eta honi ezker bizitxa asko jasotzen ditxu, guria bezela. Benetako Lur muturra ordea, Cabo Agulhas da, bertatik 200 bat kilometrotara daguana, albokuan inbidixaz jositxa!!
Dana dala leku oso politxa da Cabo de Buena Esperanza, ikusi bestela;




Ala ere, ez ginan ba gustora geau, eta Usuhaia, Ameriketako "fin del mundo" konkistatu eta gero, Afrikakua ez gendun ikutu gabe utzi nahi!!

Cape Agulhas

Eta kostako tour txiki hau borobiltzeko, nola ez oainguan ere animalixantzako tartetxua ein gendun.
Lelengo 3000 pinguinoz inguruko kolonia baten erdixan esnatu ginan!! Zelako kuriosuak dian animali honek, gainea oainguan urre urre ikusteko aukeria eduki gendun!!




Behin animalixakin hasitxa urrengoko destinua erabakitxa zakaun, Hermanus. Zer don bertan??? Ba gure adrenalina puntua igotzeko azkeneko aukeria!! White Shark edo Tiburon Blanco!!
Enteratu ginan, aukeria geneukala animali ikusgarri bezain arriskutsu honekin buzeatzeko kaxola baten sartuta, eta halaxe egin gendun. Barko bat hartu, tiburoi tartea ailatu, kaixolan sartu, eta uretaaaaaaa!!!





4,5 metroko lagun politxa benetan!!!

Eta "balentria" benetan egin gendula probatzeko bideuak doz ( baezpane)!!!  Barkoa ailatu, eta “Españolez por el mundo” programakuak grabatzen bertan!!! Oaindik benetan famosuak egin eta biajatzetik bizi ahal izango gea!! jejeje


Amaitzeko, kostaldea iritxi eta Zelanda Berrixan ezagutu genitxun lagun zahar batzuk zain!!!




Hermanus aldeko kostalde hontan pasatzen deue  Bale hauek urte erdixa!  

Eta holaxe amaitxu zan gure kostako bueltia. Baliak bertan utzi, eta Cape Town-era bueltatu ginan gure bidaiko azkenengo pare bat egunak pasatzea.


Table Mountain

Ta pasatu dia bai, bi egun hoiek. Oraintxe hostala utzi eta aireportura guaz etxerako hegazkina hartzea. Ezin deu sinistu 6 hilabete pasatu direnik. Zenbat paisai, zenbat gende, zenbat bizipen, ... izugarrixa izan da benetan.

Sarrera hontan dagoaneko asko luzatu geanez, azkeneko sarrera bat eitxia erabaki deu. "Hasiera"  bat euki gendun bezela, bidai honek "Bukaera" politxa merezi deu eta! Mutrikun hasi zana, Mutrikun bukatuko degu!! Bertan kuriosidadiak, sentimenduak eta sekretotxon bat ere jausiko dia.

Matxo haundi bat danoi, eta ikusi arte!!!

2 comentarios:

  1. Kaixo Ainara (ta konpainia)!!!!
    Ainhoa naiz, Almirallekoa...goatzen????
    Jo gaur bertan topatu det zuen blog-a, ze penaaaaaaaaaaaaaaaaa!!!!! Gaur gabian Roge Blascoren programan atera behar dezuela entzun ta bilatu in det ta...HAU DA HAU INBIRIA!!!!!!!!!!!!! Bere momentuan ere esan nizun ta oan argazkiak eta ikusita, are gehio.
    Bueno politta, izugarri pozten naiz (berandu bada ere) zuen esperientzia aluzinante hau ikusi ahal izana ta ondo ondo gorde bizipen hau buruan ta bihotzean, noski.
    Muxu haundi bat.

    Ainhoa

    P.D.: gaur gabean irratia pegauta eukiko nauzue

    ResponderEliminar
  2. Im-presionante!!!sin palabras!!(malkuak)

    ResponderEliminar