domingo, 21 de agosto de 2011

Hong Kong

Kaixo danoi!!

Ikustezue, lo prometido es deuda. Oainguan deberiak ondo ein eta tartetxua harrapatu deu gure Asiako azkenengo geldialdixan berri emateko!!

Tailandiako sarreran komentau gendun bezala, Afrikara bidean Hong Kong-en ein gendun egun batzuetako geldialditxo bat. Hiri berezixa da Hong Kong. Orain Ofizialki Txinarra baldin bada ere, erregimen desberdina segitzen deu, eta bere iragan Inglesak toke berezi bat ematen dio. Hiri Kapitalista bat herrialde komunistenian!!


Horrela ba bi alderdi desberdin ikusi zixeun Hong Kong-i. Alde batetik, finantza eta konsumismo zentro bezala!! Zenbat jende kalian!!! Zenbat zentro komertzial da denda?? Zoramena




Beste aldetik ordea, asko zian txinatar kulturaz ta ohitxuraz betetako txokuak. Kontrastia oso haundixa zan, baten Lamborgini eta bestian karrituen artian ...



Honek bai andamixo seguruak!!


Hirixak gauza asko egiteto aukera ematen dizu. Gu tenplu budista bat bizitatzen hasi ginan, izugarrizko brontzezko buda bat barne. Benetan politxa ...



Herri komertzial bezela, portuak garrantzi haundixa daka eta bertan dauan mobimentua latza da benetan!



Gaba baten, bertako barku txino baten afaldu gendun!! Beti ez da zelebratzen geure 8. aniberzaixua munduko beste puntan!!!



Txinatar kulturan parte bezela, kung-Fu exibiziua ere ikusi gendun!!


Igor: Kung Fu aipatuta, ezin Hong Kong utzi nere txikitxazko idolua beneratu gabe!! Zenbat pelikula tragatu gendun ... Bruce Lee Forever!!



Pelikulekin jarraituz, honek ere euron "Paseo de la fama" dakae, tipo holliwood!! Ziniak sekulako garrantzia daka Hong Kong-en.


Gaur egungo bertako idolua: Jackie Chan

Gu alde txinatarrian zauan hostal txiki baten eon ginan. Edifizio berdinian, 30 hostal eta ez dakigu zenbat apartamentu zozen. Hura zan zoramena!!



Gure 3x3ko Palaziua!!

Asia laga baino lenuo, hainbeste disfrutatu degun janarixai azkeneko ikutua eman zixeun. Zihurrenik bidai guztiko jateko gustokoena topatu deu Singapurretik sartu eta Hong Kong bitartian!! Ondarruko txinuai kurtsilula eskatu biharko dixeu ...


Holaxe ba gure Hong kong-eko egunak. Budak bidia erakutzitxa, gure azkenengo kontinenteruntz abiatu ginan, hainbeste amestutako Afrikara.


Gure azkenengo kontuak bertakuak izango dia. Ez galdu, ze orain arteko esperientzia gozua izan baldin bada, Hego Afrika pastelaren ginda ezinobia izaten ari da!!

Laster arte

No hay comentarios:

Publicar un comentario